XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Elkar agurtu gabe, elkarri begiratu gabe, begiak lurrari josita gurutzatu ginen, batak bestea ikusiko ez balu bezala.

Portuaren amaierara hurbilduz nindoan heinean itsasoaren zakartasuna nabariagoa zen, olatuak arkaitzetan apurtzen.

Hodeien artetik, zerua izar gisako malkoak isurtzen ari zen.

Iritsi nintzen, behingoz, portuaren azkenera, zeinek gauaren iluntasunean, laino beltzek ilargia estaltzen zuten unean, munduaren azkena bait zirudien.

Haize firinak aurpegia hoztu eta ene ilea nahasten zuen.

Bakarti sentitzen nintzen, goibel.

Pozik egoteko arrazoien bila hasi nintzen, baina alferrik.

Dirudienez batzutan ezinezkoa da momentu txarrak aldatu eta alaitzea, edo niri hala iruditu zitzaidan behintzat.

Dena dela, gustora nengoen.

Giro hura niretzat egina zegoela zirudien.

Orduantxe pentsatu nuen:

Ez dut inoiz itsaso ondotik alde egingo, ez dut inoiz portu hau utziko.